Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lekugi

iz. Bot. Asun beltzaren familiako eta haren oso antzeko zenbait landareren izena. Zurtoin zuzena, kozkaduna eta albo-zurtoinik gabea izaten dute; hostoak berriz zabal horztunak eta elkarren aurka antolatuak, eta loreak ezpaindun zuri edo zuri-gorrixkak eta hostoaren oinean kokatuak.  v  Lekugi arrunta edo zuria (Marrubium vulgare). Zurtoin zuzen iletsua, hosto berde argiak eta lore txiki zuriak eta ezpaindunak dituena. Sasi modura ateratzen da. Berez Europako hegoaldeko lurraldeetan hazten da. Malaria eta tuberkulosia sendatzeko gaiak egiteko erabiltzen da lekugi arrunta.  v  Uretako lekugia (Lycopus europaeus). Hosto berde ilunak dituena, eta leku hezeetan eta zingiradietan hazten dena. Hau ere malaria sendatzeko erabili izan da.  v  Lekugi beltza (Ballota nigra). Uretakoaren oso antzekoa, baina atal guztiak iletsuak dituena eta usain txarra duena. Enplasto modura erabiliz erreumak eragiten duen mina arintzen du.