Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

leitnerial

izond. Bot. Izen bereko ordenako landareez esaten da. Familia bat eta landare mota bakarra (Leitneria floridiana) sartzen da leitnerialetan. Estatu Batuetako hegoaldeko lurralde zingiratsuetan hazten da, Floridako penintsulan eta inguruko eskualdeetan. Zuhaixka egiturako landarea da. Hosto bakunak, osoak eta larrukarak izaten ditu, txorten luzekoak. Landare dioikoa da, lore emea eta lore arra oin banatan dituena. Fruitu mamitsua eta hezur bakarrekoa du, azal larrukarakoa eta zapal samarra. Zurak ez du balio handirik zurgintzarako, baina kortxoa baino arinagoa denez arrantzako tresnak egiteko erabiltzen da.