leishmaniasi
iz. Med. Leishmania motako protozoo bizkarroiek eragindako eritasuna. Hiru dira leishmaniasi mota nagusiak. v Erraietako leishmania edo “kala-azar”. Gizonaren, animalien –batez ere, zakurraren– bizkarroi den Leishmania donovani-k eragina. Odola xurgatzen duen intsektu mota batek (Phlebotomus) zabaltzen du oso hedatua den leishmaniasi mota hau. Ezaugarri nagusiak sukarra, gibelaren eta, batez ere, barearen hantura, eta anemia dira. Eritasunak aurrera ahala, gris ilun bilakatzen da larruazalaren kolorea, eta horregatik hartzen du “kala-azar” hindierazko izena, “eritasun beltza” esan nahi duena. v Larruazaleko leishmaniasia edo “Ekialdeko botoia”. Eritasuna larruazalean soilik agertzen da. Oso hedatua da Mediterraneo aldeko lurraldeetan. Phlebotomus intsektuak zabaltzen du leishmania mota hau ere. v Muki ehunetako leishmaniasia edo “amerikarra”. Ameriketako hegoaldean eta erdialdean izaten da, batez ere. Leishmania braziliensis-ek eragiten du.