Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leitzaran

Leitzatik (Nafarroa) Andoainera (Gipuzkoa) bitarteko harana. Pinudiak, pagadiak, hariztiak eta gaztainondoak dira bertako zuhaizti nagusiak. Izen bereko ibaia igarotzen da haranetik. Leitzarango izena Plazaolako burdinbide zaharrari lotuta ageri da askotan.  v  Oria ibaiaren eskuinaldeko adarra. 12,5 km. Basaburuan du iturburua eta Leitza, Berastegi, Elduain eta Andoain igarotzen ditu ura Oria ibaian hustu aurretik.