Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leioa

Bizkaiko udalerria (Bilbo Handia eskualdea). 1997ko datuen arabera, 27.417 biztanle ditu (leioarrak). Azken urteotan handitzen jarraitu du biztanle kopuruak. Besteak beste, bertan kokatzen da Euskal Herriko Unibertsitatearen campus nagusia, eta Bilborekin zituen komunikazioen hobekuntzak ere bultzatu du udalerriaren garapen urbanistikoa. Hizkuntza banaketa 1996an: 5.467 euskaldun, 6.929 ia euskaldun eta 13.339 erdaldun. Gobela ibaia igarotzen da udalerritik. Ekonomia jarduera nagusiak industria (altzairugintza, kimika eta mekanika industria, beiragintza, eraikuntza; langileen % 59) eta zerbitzuak (unibertsitatea, eskolak, erietxea, psikiatrikoa, oinarrizko zerbitzuak; langileen % 40) dira. Aipagarri dira 1526. urteko San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza, San Bartolome ermita eta Ondizeko etxadia (dorretxea eta Ama Birjinaren ermita).  v  Historia. Erdi Aroa arte Erandioko herriaren mende egon zen, hots, 1526an herri aske bihurtu zen arte. XIX. mendearen bukaeraz geroztik biztanle kopurua asko igo da industriaren garapenaren eta etorkinen ondorioz.