Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leinster

(Gaelikoz, Laigin). Irlandako hego-ekialdeko herrialdea, 12 konderrik osatua. 19.633 km2 eta 1.851.134 biztanle. Hiriburua, Dublin. Lurralde laua da, hegoaldean izan ezik (500-800 metroko mendiak); aintzira ugari barnealdean. Ibai ugarik zeharkatzen du Leinsterreko herrialdea, Irlandako ibai nagusia den Shannon ibaiak, besteren artean. Ekonomia jarduera nagusia laborantza (patata, bazkarako landareak, garia, garagarra) eta abeltzaintza (behi, ardi eta zerri azienda) dira. Industria Dublingo hirian dago (kontserbategiak, destilategiak).  v  Historia. Erreinua izan zen 1171. urtean anglo-normandiarren esku geratu zen arte.