Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lehergai

izond. Leher egiteko gai dena. || iz. Era egokian eragiten bazaio, denbora txit laburrean oso gas kopuru handia eta beroa sortzeko gauza den gai edo nahastura.  v  Kim. Lehergaien osagarri ohikoena nitrogenoa da. Lehergaiak, kolpe baten edo beroaren eraginez, era bortitz batean eztanda egiten du, ontzi itxi batean bilduta dagoenean batez ere. Eragin beharreko oxidazio-erredukzio erreakzio bat da leherketa, lehertzen hasteko energia –termikoa nahiz mekanikoa– behar duena. Behin hasiz gero, bere kasa jarraitzen du, lehergai guztiak eztanda egin arte. Lehergai nagusiak hauek dira: TNT-a (2,4,6–trinitrotoluenoa, ezagutzen den lehergairik indartsuena); 2,3,4,6–tetranitroanilina eta tetralita (kolpe baten eraginez eztanda egiten dutenak, oso indartsuak); nitroglizerina (oso kolpe txiki baten eraginez eztanda egiten duena); pentrita; kotoi–bolbora (% 13 nitrogenoa duen nitrozelulosa); kotoi–kolodioia (% 11–12 nitrogenoa duen nitrozelulosa, kerik gabeko bolborak egiteko erabiltzen dena); ziklonita edo T4 (oso lehergai lasterra). Bestalde, aipatutako gai horietako batzuk elkarrekin edo beste zerbaitekin nahasiz nahastura lehergarriak lortzen dira (balistita, selenita, dinamitak, trilita, amatolak, schneiderita, amonala, etab.).