Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

leasing

(Eusk. “alokatze”). iz. Ekon. Epe erdirako eta epe luzerako finantza kontratua. Leasing-aren bidez finantza enpresa batek industria enpresa batek behar duen gairen bat (makineria, tresneria, garraio elementuak etab.) erosten du eta errentan uzten dio industria enpresari; azken honek kontratuak indarrean dirauen epea amaitzerakoan, delako ondasuna itzultzeko edota erosteko aukera du. Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan asko zabaldu da kontratu mota hau auto, konputagailu eta bestelako ondasunak erosteko.