Lebesque, Henri-Léon
Frantses matematikaria (Beauvais, 1857 - Paris, 1941). Nancy-ko Lizeoko eta Rennes eta Poitiers-eko unibertsitateetako matematika irakaslea izan zen eta baita Parisko zientzietako fakultatekoa ere. Aldagai errealen funtzioei buruzko lanak egin zituen eta integral mugatuaren definizio berria eman zuen. Segida geometrikoak aztertu zituen halaber.