Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lean, David

Zinemagile ingelesa (Croydon, 1908 - Londres, 1991) In Wich We Serve (1942, Odola, izerdia eta malkoak) Noël Coward antzerkigilearekin batera eginiko dokumental ospetsuarekin hasi zen zinemagintzan. Ondoren, besteak beste, Charles Dickens nobelagilearen egokitzapenak egin zituen, arrakasta handiz, Oliver Twist (1948) bereziki. Munduko Bigarren Gerra ondoko zinemagilerik indartsuenetakoa izan zen; baliabide handiko produkzioak egin zituen: Kwai ibaiko zubia (1957, The Bridge on the River Kwai) eta Arabiako Lawrence (1967, Lawrence of Arabia) trinkoak. Ahulago, baina ekoizpen erraldoietarako zuen maisutasunaren eredu hala ere, Doctor Zhivago (1965), Pasternak-en nobelan oinarritua, eta Ryan-en alaba (1970, Ryan’s Daughter) egin zituen. Indar handiz jardun zuen, berriro, Indiarako pasaia-n (1984, A Passage to India). Conrad-en Nostromo nobela filmatzerik izan gabe hil zen.