Lawrence, Thomas
Britainiar margolaria (Bristol, 1769 - Londres, 1830). Joshua Reynolds britainiar margolari handiaren ikasle izan zen eta erretratugile gisa nabarmendu zen. 1789an Miss Farenc antzezle ospetsuari egin zion erretratu bat eta Reynolds hil ondoren (1792) erregearen lehen margolari bihurtu zen. Oso ospetsu bihurtu zuen Mrs. Siddons-i eginiko erretratua.