Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lasa Goikoetxea, Mikel

Gipuzkoar futbolaria (Legorreta, 1971). Real Sociedad taldearen harrobitik ateratako atzelaria. Realarekin estreinatu zen Espainiako Ligan. Talde gipuzkoarrean 1992. urtea arte jokatu zuen, Real Madrid taldera joan zen arte. Bertan bost denboralditan aritu zen, 1997 arte. Madrilen eman zituen urteak izan ziren emankorrenak, tituluei dagokienez: 2 Liga, 1994-1995 eta 1996-1997 denboralditan; Errege Kopa txapelketa, 1992-1993 eta baita 1993-1994ko Superkopa ere. Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, 1992an urrezko domina irabazi zuen Espainiako Sub-21 Selekzioarekin. 1997-1998 denboralditik aurrera Bilboko Athleticen jokatzen du. Lasak 260 partidatik gora jokatu ditu Espainiako Ligan. Espainiako Selekzio Nagusiarekin nazioarteko bi partida jokatu ditu.