Lasa Alegria, Amaia
Gipuzkoar olerkaria (Getaria, 1948). Magisteritza eta literatura ikasketak egin ditu. Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman ditu argitara lan garrantzizkoenak. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa, bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak. Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan laguntzen, eta ondoren, Malintxearen gerizpean liburua argitaratu zuen 1988an. 2000. urtean, berriz, Euskal Herriko Unibertsitateak, Poesia vasca hoy-Gaur egungo euskal poesia sailean, Amaia Lasaren lan poetikoa jasotzen duen Geroaren aurpegia-El rostro del futuro (1967-1997) eman zuen argitara, Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977), Sustraia (1970-1977) eta Ordu minduak (1976-1978) poemarioak bilduz.