Larrañaga Lasa, Inazio
Gipuzkoar idazlea (Aldaba, Tolosa, 1892 - Hondarribia, 1975). Altsasun eta Zangozan egin zituen apaiz ikasketak, kaputxinoen ordenan. Iruñean apaiztu zen 1919an. Lekarozen bederatzi urte irakasle egon ondoren, 1927an, Txinara joan zen misiolari. Pingliang-ko elizbarrutian zela, 1950ean, hango gotzain izendatu zuten. 1953an, Txinako gobernuak handik bidali eta Euskal Herrira itzuli zen. Hondarribiko abade etxean bizi izan zen harrezkero. Txinan zela, Txina´tik Kronikak eman zuen argitara Zeruko-Argia aldizkarian. 1957an Euskaltzain urgazle izendatu zuten. Pan-Pin haurrentzako aldizkaria sortu zuen 1962an.