Larrañaga, Iñaki
Gipuzkoar soziologoa (Legazpi, 1933). Parisen, Sorbonako unibertsitatean, egin zituen soziologiako ikasketak. 1967. urtean Siadeco sortu zuen, ikerketa soziolinguistikoak eta sozioekonomikoak egiten dituen elkartea. Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko azterketa soziolinguistikoak eta sozioekonomikoak egin izan ditu, askotan herriz herri banatuak.