Larrañaga Etxabe, Jose Antonio
(«Urko» izenez ezaguna). Gipuzkoar abeslaria eta musikagilea (Donostia, 1948). 1970. inguruko urteetan hasi zen euskal kantak abesten. Urkorenak dira, besteak beste, Sakonki, Maite zaitut Euskal-Erria, Hemen gaude, Gure lagunei, Goiherri, Biltzen, Donosti Maitia eta Kaioan amodioa diskoak. Hauek dira kaleratu dituen azkeneko lanak: Sagardoa, betiko kantak (1991) eta Urko (1998).