Lapointe, Paul-Marie
Kanadar olerkari eta kazetaria (Saint-Félicien, Québec, 1929). Egunkari eta irratietan kazetari lanak egiteaz gainera, 1961ean Le Nouveau Journal sortu zuen Jean-Louis Gagnonekin batera. Refus global (Ezezko biribila) manifestua egin zuen taldekoa ez bazen ere, harreman estuak izan zituen hainbat automatistarekin, batez ere Gauvreaurekin, eta hasierako olerkiek automatista haien eragina izan zuten. Lapointeren olerki liburu nagusiak dira: La Vierge incendié (1948, Sutan erretako birjina); Choix de poèmes (1960, Olerki sorta); Pour les âmes (1964, Arimentzat); Tableaux de l’amoureuse suivi de Une unique; Art égyptien; Voyage; Huit autres poèmes (1974, Maiteminduaren koadroak eta jarraian Bat bakarra; Arte egiptoarra; Bidaia; Beste zortzi olerki); Bouche rouge (1976, Aho gorria) eta Tombeau de René Crevel (1979, René Crevelen hilobia), berarengan eragin handia izan zuten surrealista frantsesen omenez idatzia. 1970eko hamarkadako olerkariengan eragin handia izateaz gainera, hainbat sari irabazi du bere olerkiekin.
- lapitz
- Lapitze
- Laplace, Pierre Simon
- Lapoblacion
- lapoi
- Lapointe, Paul-Marie
- Laponia
- laponiera
- Laporte, Roger
- lapranean
- laprast