Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lapoblacion

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria (Aguilar ibarra, Lizarrako merindadearen erdialdea). Mugak: iparraldean, Marañon eta Bernedo (Araba); ekialdean, Agilar-Arranotegi; mendebalean, Cripan eta hegoaldean, Ekora (Araba). Garaiera, 961 m. 18 km2. 1999ko datuen arabera, 187 biztanle ditu (lapoblaciondarrak; meanuritarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Auzo nagusiak: Meano (herriburua) eta Lapoblacion. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI. mendea baino lehen galdu zen. Laborantzan (garia, garagarra) eta abeltzaintzan (ardi eta zerri azienda) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera nagusia (langileen % 68). Aipagarri dira XIII. mendearen hasierako Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza gotiko goiztiarra eta XV. mendearen bukaerako bi etxe. 1180. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lapoblaciongo herria. Herri-muga izaki, gudu latzak izan ziren Lapoblacion eta inguruetan, Erdi Aroan zehar.  v   Lapoblaciongo udalerriko herrigunea (Agilar Ibarra, Nafarroa). 45 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI. mendea baino lehen galdu zen. Aipagarria XIII. mendearen hasierako Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza lehengotikoa.