Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lapoi

iz. Etnogr. Eskandinaviako izen bereko leinuko kidea. Lapoiak Norvegiako, Suediako eta Finlandiako iparraldean, eta Errusiako Kola penintsulan bizi dira. Orain 2.000 urte, herrialde horietan zehar sakabanaturik bizi baziren ere, norvegiarrak, suediarrak eta finlandiarrak finkatu zirenetik, lapoiak bertatik gorantz mugituz joan ziren, iparraldean gelditu arte. Lapoien erdiak itsas arrantzaleak dira Norvegiako kostaldean, eta gainerakoak nekazariak, ibai arrantzaleak, eta orein zainak, batik bat. Dena den, pixkanaka, gizarteko bestelako ogibideetan sartzen ari dira. Hala ere, lapoien gutxiengoak gobernuen laguntza eskatzen du, haien kulturaren eta gizartearen iraupena ziurtatzeko: hizkuntzak bultzatu, oreinentzat bazkalarreak gorde, etab.