Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laokoonte

Mit. Troiako Apoloren apaiza. Troiako gerran, grekoek egindako zurezko zaldi erraldoia ez zezatela hirian sartu aholkatu zien troiarrei. Atenea jainkosak zigortu egin zuen horregatik, eta bi sugek hil zituzten bera eta bere bi semeak. Pasadizo hau Virgiliok agertu zuen Eneidan (II. liburua); orobat, ospe handia du gertaera hau bera irudikatzen duen eskulturak, Hagesandro, Poliodoro eta Atenodoro eskultoreek egina.