Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia
(LAIA) Hego Euskal Herriko alderdi ohia, ezker abertzalekoa. 1974an sortu zen ETA utzi zuten Langile Fronteko kide batzuek osatuta, eta Gipuzkoan zabaldu zen batez ere. Ideologiaz marxista iraultzailea zen, eta langile abertzaleen alderdi sendo bat osatzea izan zuen helburu. LAIArekin batera sortu ziren LAK (Langile Abertzaleen Komiteak) langile taldeak. 1977an LAIA alderdia bitan banatu zen: LAIA-bai, Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuena (1978, Altsasuko Mahaia), eta LAIA-ez, langile mugimendu autonomoaren bidetik abiatu zena. 1980an, Herri Batasuna utzi zuen. Alderdi txikia eta oihartzun apalekoa izan zen LAIA beti, eta 1983an guztiz desagertu zen.
- langatze
- Langaurrealdea
- Lange, Jessica
- langela
- Langerhans-en guneak
- Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia
- Langile Abertzaleen Batasuna (LAB)
- langile
- langileria
- langiletasun
- langiletu, langile, langiletzen