Lanestosa
Bizkaiko mendebaleko udalerria (Enkarterri). Mugak: iparraldean, Ramales de la Victoria (Santander); ekialdean, Karrantza; mendebalean, Soba (Santander) eta hegoaldean, Karrantza eta Soba (Santander). Garaiera, 300 m. 1,31 km2 eta 314 biztanle (lanestosarrak). Kalera ibaiak igarotzen du Lanestosako udalerria. Hizkuntza, gaztelania. XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara. Laborantzan (bazkarako landareak, zuhaitzak) eta abeltzaintzan (behi, zerri eta zaldi azienda) oinarritzen da bertako ekonomia jarduera nagusia. Aipagarria da San Pedro Apostuluaren parrokia eliza. v Historia. Bizkaiko Jaurerriko hiribildurik zaharrenetakoa da. 1287. urtean Logroñoko foruen bidez gobernatzen zen.