Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

landatze

Landatu aditzaren aditz izena.  v  Bot. Landare bat gune batetik beste batera aldatzea. Landarea egoki haz dadin, lurretik atera eta ahalik eta azkarren sartu behar da gune berrian, sustraiak eguzkiaren argitik eta haizetik hezetasunean babestuz.  v  Organo landatzea. Med. Organo bat lekuz aldatzea, jatorrizko gorputz berera edo beste gorputz batera. Gorputzak organoa har dezan, ezinbestekoa da egoera berrian odol hornidura azkar eskuratzea, hots, elikagaiak lehenbailehen jasotzea.