Lamia
Greziako hiria, Ftiotideko herrialdean, Lamiako golkoaren ertzean. 41.667 biztanle (1981). Termopiletako arroila dago Lamiatik hurbil. Kataluniarrek Erdi Aroan hiri zaharraren ondoan eraiki zuten gotorlekuaren hondakinak daude bertan. v Lamiako gerra. Alexandro Handia hil ondoren (K.a. 323), Atenasko hiriak, Greziako erdialdeko beste hiri batzuek lagunduta, mazedoniarren aurka egin zuten matxinada, Lamiako hirira bideratu baitzuten greziarrek erasoa. Leostene buruzagi atenastarrak Antipatros mazedoniarra setiatu zuen Lamian, baina Leostene hil ondoren, setioa hautsi eta Antipatros nagusitu zitzaien greziarrei Kranongo guduan (K.a. 322).