Lalonde, Brice
Frantses politikaria (Neuilly-sur-Seine, 1946). 1970-1960. urteen bitartean higikunde ekologistako buru izan zen. Ikasketak Parisen egin zituen, eta han letra klasikoetako eta zuzenbideko lizentzia lortu zituen. 1971-1977 bitartean Sauvage hilabetekariko (Nouvel Observateur aldizkariaren hurbilekoa) kazetari gisa lan egin zuen. Garai horretan, Lurraren lagunak taldeko lehendakari izan zen, Estatu Batuetako Friends of the Earth elkarteko frantses adarra, Frantziako ingurumenaren aldeko borrokan diharduena. 1981eko lehendakaritzarako hauteskundeetan hautagai izan zen, eta urte horretan bertan Sur la vague verte lana argitaratu zuen. 1988-1992. urteen bitartean nagusitasun sozialistako hainbat gobernutan parte hartu zuen; Estatuko idazkari izendatu zuten, eta Ingurumen ministro ondoren. 1990. urteaz geroztik, Génération Écologie taldeko presidente da.