Lalo, Édouard
Frantses musikagilea, biolin- eta biola-jotzailea, jatorriz espainiarra (Lille, 1823 - Paris, 1892). Lillen eta Parisko kontserbatorioan ikasi zuen. Sarasatek eskatuta Biolinerako Sinfonia eta Sinfonia espainiarra idatzi zituen. Sarasatek estreinatu zituen arrakasta handiz, lehena 1874. urtean eta bigarrena 1875. urtean. Bere Fantasia eta Norvegiako Rapsodia lanetan aberri gaiak erabili zituen eta Schumann-en eragina antzematen zaio. Operak idatzi zituen (Le Roi d’Ys, 1888), eta bi ballet, kantuak, ganbera musika eta eliz-musika ere bai.