Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lakshadweep

(Antzina Laccadive edo Minicoy uharteak). Indiako lurraldea, Arabiako itsasoan dauden hogei bat uhartek osatua. Uharteak Indiako hegoaldeko itsasbazterretik 320 km ingurura daude, denera 32 km2 hartzen dituzte eta horietako hamarretan edo ez da jenderik bizi. Beste uharteetako biztanleak indiarren eta arabiarren ondorengoak dira. 1956. urteaz geroztik Indiarekin bat egin zuten eta 1973an hartu zuten gaur egungo izena. Kavaratti da hiriburua. Biztanleak: 40.249 (1981).