Lakarra Andrinua, Joseba
Bizkaitar hizkuntzalaria (Arratzu, 1962). Euskal Filologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (1983), doktoregoa lortu zuen 1994an. Euskararen historia eta historiaurrea dira bere ikerketaren ildo nagusiak. Gainera, testu zaharren edizioak eta azterketak egiten ditu. 1988-2000 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskal Editoreen Elkarteak argitaratutako Klasikoak bildumaren koordinatzaileetako bat izan zen. 2004an, Juan Perez Lazarragak XVI. mendean idatzitako eskuizkribuaren berri izan zenenan, Euskaltzaindiak idazlan horren azterketa filologikoa eta literarioa agindu zion Lakarrari. 2005az geroztik, Euskararen Historiaren eta Euskararen Gramatika Historikoaren katedraduna da, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean. Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen 2007ko ekainaren 1ean. Argitaratu dituen liburuen artean aipagarriak dira Euskal Baladak. Azterketa eta Euskal Baladak. Antologia (1983), K. Mitxelenaren idazlan guztiak. Hizkuntzalaritza (1988), Manuel Larramendi. Euskal Testuak (1990, Patxi Altunarekin batera), Martin Harrieten hiztegiak (1741) (1995), Towards a history of Basque language (1995, J. I. Hualde eta Larry Traskekin batera), eta Studies on Basque and Historical Linguistics in honor to R. L. Trask - Ikerketak Euskalaritzaz eta Hiskuntzalaritza Historikoaz. Larry Trasken Oroitzapenetan (2006, J. I. Hualderekin batera).
- Lakar
- lakar
- lakari
- lakaria
- Lakarra
- Lakarra Andrinua, Joseba
- Lakarri
- Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine
- Lakartxela
- lakasta
- lakatu, laka(tu), lakatzen