Lakar
Deierriko udalerriko herria (Lizarra eskualdea, Nafarroa). 49 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira XII. mendearen bukaerako Santa Engrazia ermita erromaniko berantiarra eta XVII. mendeko armarriak dituzten etxeak. Liberal eta karlisten arteko gudua gertatu zen, 1875. urtean, Lakarren; karlistak nagusitu ziren.