laka 2
iz. Berniz mota. v Kim. Isurkari organiko koloreduna, gogorra, distiratsua eta urtzen ez dena. Disolbatzailea lurruntzearen ondorioz lehortzen da laka, margoak eta esmalteak ez bezala, hauek oxidazioz edo polimerizazioz lehortzen baitira. Laka, beraz, lasterrago lehortzen da margoa eta esmaltea baino. Lakak hezetasunaren eta herdoilaren aurka babesten ditu altzariak, ehunak, plastikoak, paperak eta metalezko gainazalak. Txinan eta Japonian oso erabilia izan da, antzinako garaietatik, altzarigintzan, buztingintzan eta bestelako artetan. Industrian erabiltzen diren laka nagusiak nitrozelulosazkoak dira, eta, gai horrez gain, bestelako osagarri batzuk ere badituzte: plastifikatzaileak, erretxina alkidikoak eta disolbatzaileak.