Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

laissez-faire

(Eusk. “Utz ezazue egiten”). Pol. Politika joera, gizabanakoaren jarduera ekonomikoetan gobernuaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin proposatzen duena. Merkantilismoaren aurkakoa. Ustez, ekonomialari fisiokratek (ik. fisiokrazia), XVIII. mendean erabili zuten lehenik laissez-faire kontzeptua, eta Adam Smith-ek eraman zuen azken muturreraino. Geroztik indar handia izan zuen XIX. mendearen bukaera arte; industria iraultzaren ondorioz erabilitako ekoizpen teknikak ez zihoazen bat laissez-faire-ren filosofiarekin, eta baztertu egin zen ia erabat.