Laixan Euskara Elkartea
Oñatiko (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1990ean sortu zen Oñatin euskara normalizatzeko helburuaz. Herri mailan garatzen ditu, batez ere, ekimenak, baina bailarako beste udalerriekin batera ere egin izan ditu proiektuak. Laixan Euskara Elkarteak antolatu izan dituen ekintzen artean daude, besteak beste, Oñati gure herria lehiaketa, Laixan eguna uztailean, eta abendu kulturala. Goiena proiektuko kidea da orain elkartea. 480 bazkide ditu.
- laira
- lairatsu
- Laiseka, Roberto
- laissez-faire
- laister
- Laixan Euskara Elkartea
- Lajos Olaberri, Julian
- laka 1
- laka 2
- Lakabe
- Lakabex-Lejarreta