Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lagran

Arabako hegoaldeko udalerria, Kantauriko mendipean (Arabako Mendialdea). Mugak: iparraldean, Trebiñuko konderria; ekialdean, Bernedo eta Trebiñuko konderria; mendebalean, Leza eta hegoaldean, Biasteri. Garaiera, 753 m. 46,02 km2. 1997ko datuen arabera, 196 biztanle ditu (lagrandarrak). Hizkuntza banaketa 1996an: 6 euskaldun, 29 ia euskaldun eta 155 erdaldun. Herrigune hauek osatua da Lagrango udalerria: Lagran (herriburua), Villaverde eta Pipaon. Ega ibaia igarotzen da udalerritik. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVI. mendea baino lehen galdu zen. Laborantzan (garia, garagarra, patata, artoa, bazkarako landareak) eta abeltzaintzan (ardi, behi eta zerri azienda) oinarritzen da bertako ekonomia (langileen % 75). Aipagarri dira XVI. mendeko Jasokundeko Ama Birjinaren parrokia eliza, XVII. mendeko San Bartolome ermita eta Vianako jauregitxoa (1855).  v  Historia. 1164. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lagrango herria. Ez da ezagutzen noiz hartu zuen Lagrango herriak hiri gutuna, baina 1515. urterako hiribildu gisa ageri zen.