lagopodo
iz. Zool. Tetraonidoen familiako zenbait hegaztiren izena. Itxuraz eta neurriz eperraren antzekoak dira. Europako eta Ameriketako iparraldeko lurraldeetan bizi dira. v Lagopodo arrunta edo Eskandinaviako lagopodoa (Lagopus lagopus). Eper zuriaren oso antzekoa da; bizkarreko lumak ordea harenak baino ilunagoak ditu. Habia eper zuriaren lur-eremu bertsuetan egiten du. Migrazioetan ez da hura bezain urrun joaten hegoaldera. v Eskoziako lagopodoa (Lagopus scoticus). Britainia Handian eta Irlandan bizi dena.