ladino
iz. Hizkl. Espainiatik kanporaturiko juduek eta haien ondorengoek erabilitako dialektoa. || Erretorromanikoa. v Espainiako juduak kanporatuak izan ondoren Portugalen, Ipar Afrikan, Italian eta batez ere otomandarren mendeko Europan eta Ekialde Hurbilean kokatu ziren.Talde haiek XV. mendearen bukaerako eta XVI. mendeko espainieraren ezaugarriak dituen hizkuntza gorde dute. Gaurko hizkuntzaren aldean, arkaismo lexiko eta fonetiko ugari dituen gaztelaniari tokian tokiko ekarpenak erantsi zaizkio, baina hala ere gaztelania zaharra ikertzeko laguntza baliotsua eskaintzen du. Gaur egun desagertzeko zorian dago.