kufiko
izond. Kaligrafian, arabieraz Korana idazteko erabili zen lehendabiziko alfabetoaz esaten da. Bere dotoreziagatik hilarrietan eta eraikuntzetan asko erabili zen. Ustez Irakeko Kufa hirian –Islamismoaren lehen garaietako kulturagune garrantzitsuan– asmatua zelako deitzen zaio horrela. Koranaren ezagutzen diren kopia zaharrenak idazkera kufikoan daude idatzita.