kudu
iz. Zool. Bobidoen familiako hausnarkaria, oreinaren antzekoa. v Kudu orbainduna (Strepsicerus scriptus). 1,60 m izaten da luze eta 85 cm garai. Herdoil koloreko ilea du bizkarrean eta bi alboetan; ipur masailetan orbain zuriak ere baditu. Adar bihurri zorrotzak izaten ditu, ez oso luzeak. Afrikako mendi eta ordokietan bizi da. v Kudu handia (Strepsiceros strepsiceros). Kudu orbainduna baino handiagoa izaten da, 3 m inguru luze eta 1,70 bat m garai. 300 kg-ko pisua har dezake. Emea oso belarri-zabala da. Hanka mehe luzeak ditu, eta kima luzeko zerrenda burugainetik isatsera eta eztarritik aurreko beso artera. Gainerantzean ile motza eta gari koloreko gorrixka izaten du, bizkarretik behera zenbait zerrenda zuri dituela. Adar luze bihurriak ditu. Afrikako hego-ekialdean bizi da.