kuarteto
iz. Lau musika tresna edo ahotsetarako musika lana; lan horiek jo edo kantatzen dituzten jotzaile edo kantarien taldea. v Harizko kuartetoa. Harizko lau musika tresnetarako idatzita dagoen ganbera musika. Gehienetan lehen eta bigarren biolina, biola eta biolontxeloa izaten dira musika tresnak. Musika lanak lau zati ezberdin ditu, bakoitza jotzaile bakarrak jotzen duela. Kuarteto batentzat idatzitako forma arruntena sonata klasikoarena da.