Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

krotoi

iz. Bot. Euforbiazeoen familiako zenbait landareren genero izena. Zuhaitz nahiz zuhaixka egiturakoak izan daitezke. Berez, tropikoko eta tropiko inguruetako lurraldeetan hazten dira, Sondako eta Malaysiako uhartedietan eta Indiako hego-ekialdean batez ere; lurralde horietatik kanpora etxe barrua edo antzera babestutako lekua behar izaten dute. Apaingarri gisa erabiltzen dira. Ezagunenak Croton variegatum eta Croton tiglium dira. Lehenengoak hosto luze zabalak izaten ditu, erdiko zainaren ingurua hori marroixka eta ertza berdea dutenak. Bigarrena sendagaiak egiteko lantzen da batez ere.  v  Krotoi olioa. Croton tiglium-aren haziarekin egiten den olioa, sendagintzan erabiltzen dena.