iz. Pl. Mus. Antzinako Greziako musika tresna idiofonoa, kriskitinen antzekoa. Elkarrekin kontra jotzen diren zurezko edo metalezko maskor antzekoak dira. Ravel-ek eta gaur egungo musikagileek erabili izan dituzte, metal lodiz eginiko zinbalo txikien modura eta tonu jakin batean doituak.