Krüger, Horst
Alemaniar idazlea (Magdeburgo, 1919). Literatura eta filosofia ikasketak egin zituen Berlinen eta Friburgon. 1939-1940 bitartean kartzelan sartu zuten, eta gerra amaitzean kazetari gisa jardun zuen, eta Südwestfunk-eko gau programa bateko erredakzio lanean, Baden-Badenen. Saiakera eta kontakizunak idatzi ditu, munduan zehar egin dituen bidaietako esperientziak kontatuz. Esperientzia hori baliatzen du aleman herriaren nortasunari aurre egiteko literaturaren bidez. Bere bizi ingurunetik abiatuta beti, Krügerrek hainbat gizarte eta gobernu mota erkatzen ditu, idealaren bila beti, eta horrela bere obra eduki politikoko literatura tradizioan sartzen du. Lan aipagarrienak: Ost-West-Passagen (1975, Sortaldeko eta Mendebaldeko pasarteak); Tiefer deutscher Traum (1983, Alemaniar amets sakona); Stadtpläne (1967, Hiri planoak); Fremde Vaterländer (1971, Aberri arrotzak); Spötterdämmerung (1981, Sarkastikoen beheraldia) eta Kennst du das Land (1987, Ezagutzen duzu herria). Aurrerago Das zerbrochene Haus (1986, Etxe hautsia) argitaratu zuen, iragan nazionalsozialistara egindako bidaia, faxismoak desegin zuen Berlingo familia burges txiki batean igarotako gaztaroa gogorazten duena.