Kropotkin, Piotr Alekseievitx (Printzea)
Errusiako ekintzaile anarkista. Izen handiko geografoa zen. Kartzelara sartu zuten (1874 - 1876), bere politika ekintzak zirela eta, Errusiatik ihes egin zuen. Ingalaterrara jo zuen, baina 1917ko iraultzaren ondoren itzuli egin zen. Boltxebikeek aginpidea beretu zutenean, politikatik erretiratu zen. Idazki nagusiak: Elkarren Laguntza (1902) eta Iraultzaile baten oroitzapenak (1899).
- kronografo
- kronologia
- kronometro
- Kronos
- Kronstadt
- Kropotkin, Piotr Alekseievitx (Printzea)
- kros
- kroska
- krosko
- kroslari
- krosopterigio