Kronos
Greziako mitologian, titanetan gazteena, Urano eta Gea-ren semea. Uranoren aurkako matxinadaren buru izan zen, eta munduko jainko nagusi bihurtu zen. Bere arreba Rearekin jainko handiak sortu zituen: Zeus, Poseidon, Demeter, Hera, Hades eta Hestia. Bere seme-alabetako batek aginpidetik kenduko zuelako patua ezaguturik, alferrik ahalegindu zen haiek suntsitzen. Olinpoko jainkoek, matxinaturik, Kronos garaitu zuten, Zeus buru zutela, Hesiodok Titanomakia lanean deskribatzen duen guduan. Erromatarren mitologian Saturno da Kronosen kidea.