Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kronstadt

Errusiako gerra ontzidiaren basea, Kotlin izeneko uhartean, Itsaso Baltikoan, Leningradeko hiriaren mendebalean.  v  Historia. 1703an, Petri I.a Handiak gotorleku bat eraikiarazi zuen bertan, San Petersburgoko sarrera babestearren eta gerrako eta merkataritzako ontzientzat garrantzi handiko portua izan zen San Petersburgoko portua atondu eta berritu zen arte. Bertan sortu zen 1905-1906ko iraultza saioa. 1917an, altxatu eta Kerenskiren gobernuaren kontra jo zuten Kronstadteko marinelek. Huraxe izan zen sobiet iraultzaren hasiera. 1921. urtean sobietarren aurkako matxinada bat zuzendu zuen Volin-ek Kronstadten. Bereziki nabarmendu zen Kronstadt Bigarren Mundu Gerran, Leningradeko hiriaren defentsan.