Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kroetsch, Robert

Kanadar idazlea (Heisler, 1927). Ikasketak amaituta, ingeleseko eskolak eman zituen 1961-1975 bitartean. 1972an Boundary 2: A Journal of Post-Modern Literature egunkaria sortu zuen beste kide batzuekin batera. 1975etik aurrera, Lethbridge, Calgary eta Manitobako unibertsitatean lan egin zuen, ingeles irakasle gisa. Bere lehenengo eleberria, But We Are Exiles, 1965ean argitaratu zen. 1969an Governor General saria irabazi zuen The Studhorse Man eleberriarengatik. Out West trilogia osatzen dute eleberri horrek, lehenago argitaratu zuen beste batek (1966, The Word of My Roaring) eta Gone Indian (1973) eleberriak. Beste lan batzuk: Badlands (1975), What the Crow Said (1978), The Crow Journals (1980). Eleberriez gainera poesia eta kritika saiakerak idatzi ditu.