krisomonadal
izond. Biol. Izen bereko ordenako alga flajelodunez esaten da. Flajelo bakarra edo bi flajelo izaten dituzte, eta kromatoforo horixkak edo arreak. Krisomonadal batzuk zelulabakarrak dira, eta beste batzuek koloniak eratzen dituzte. Olio gantzatsua isurtzen dute. Ur garbi baretan bizi dira, ur gezatako planktonean batez ere.