Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kriskitin-suge

iz. Zool. Krotalidoen familiako narrastia, oso pozoi bizia duena (Crotalus durissus). 1,70 m inguru izaten da luze. Azal horia eta bizkarrean gaztaina koloreko hiruki eta erronbo egiturako orbainak ditu. Urduri dagoenean isatsa astinduz kriskitinen antzeko hotsa ateratzen du. Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako basamortu eta labore sailetan bizi da. Oso erasozalea da eta bere pozoiak heltzen dionaren kirioetan du eragina. Heriotza ekar dezake. Ugaztun eta txori txikiak jaten ditu batez ere. Jakitunek diotenez zerriak menderatzen du errazen, gainera etzan eta gelditu ondoren hozka akabatzen baitu.