Krisipo
(Gr. Krysuppos). Greziar filosofo estoikoa (Zipre edo Zilizia, K.a. 281 - Atenas, K.a. 205). Akademia Berrian ikasi zuen eta eskola estoikoan abiarazi zen Kleanteren eskutik. Zazpiehun tratatutik goiti idatzi bazuen ere, zati batzuk baizik ez dira garai modernoetara iritsi. Nolanahi ere, estoizismoaren oinarriak guztiz sendotu zituen filosofoa zela esaten da Krisipoz. Logikaren alorrean Aristotelesen argudioei kontra egin zien, kosmologia estoikoaren oinarriak zehaztu zituen eta Halabeharraren eta Askatasunaren arteko kontraesanak gainditzen saiatu zen.