kripta
iz. Lurpeko tokia, lehenengo kristauek biltzeko eta martirien gorpuak ehorzteko erabiltzen zutena. v Hasierako kripta askoren gainean elizak eraiki ziren geroago. Kripta ospetsuak dira, besteak beste, Lyongoa, Veneziako San Markos katedralekoa, Konpostelako Santiagokoa, Leireko San Salvador elizakoa, etab. v Biol. Organo batzuen parenkiman izaten den barrunbe edo hutsunea. Hala, garrantzizkoak dira amigdalen kriptak edo azaleko sakonuneak, eta Morgagni-ren kripta, ondestearen azalean izaten diren sakonuneetako bakoitza.