Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kripan

Arabako erdi-hegoaldeko udalerria (Arabako Errioxa). Mugak: iparraldean, Bernedo, ekialdean, Lapoblacion, mendebalean, Biasteri eta Bilar eta hegoaldean, Lantziego. Garaiera, 690 m. 12,55 km2. 1997ko datuen arabera, 197 biztanle ditu (kripandarrak). Biztanleen hizkuntza banaketa 1996an: 14 euskaldun, 23 ia euskaldun eta 156 erdaldun.Laborantzan (garia, garagarra, mahatsa) eta abere hazkuntzan (ardi eta zerri azienda) oinarritua da bertako ekonomia jarduera nagusia (langileen % 67). Industria gutxi garatua (janari industria, langileen % 16). Aipagarri dira San Joan Bataiatzailearen eliza (XVII-XVIII. mendeetakoa), Ama Birjinaren elizaren hondakinak (XII. mendeko atari erromanikoa) eta San Sebastian eta San Martin ermitak.  v  Historia. Biasteriko hermandadeko hiria zen Kripan. Biasteriko hiriaren mende zegoen 1669. urtean Karlos II.ak Kripan herriari hiri-gutuna eman zion arte. Erdi Aroan zehar Nafarroako erresumaren barne zegoen eta Quirpan izenaz ezagutzen zen.